Baldintza orokorrak
PRIBATASUN POLITIKA
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
K 2000 SAU erakundea (IFZ A-48175681) arduratuko da datuen tratamenduaz. Merkataritza-enpresak (aurrerantzean, «K 2000» edo «EKOIZTETXEA») Errekalde z.g., 48960 Galdakao, Bizkaian du helbidea eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago, BI-4206A orrian, 1702 liburukian, 173. folioan. Bada, «ZTANDA» programaren (aurrerantzean, «PROGRAMA») castingean parte hartzeko prozesua kudeatzeko eta PROGRAMAKO parte-hartzaileak aukeratzeko tratatuko ditu datuak.
BILDUTAKO INFORMAZIOA
Hautagaiek PROGRAMAN izena emateko formularioa betetzen dutenean ematen diguten informazioa, aurkezpen-bideoa barne, eta casting-prozesuan zehar bildutakoa.
Izena emateko formularioan eskatutako informazioa edo berariaz eskatutako beste edozein informazio emateari uko eginez gero, erabiltzaileak ezin izango du castingean parte hartu.
DATUEN TRATAMENDUAREN XEDEAK
EKOIZTETXEAK PROGRAMAREN castingean hautagaien parte-hartzea kudeatzeko tratatuko ditu datu pertsonalak eta, behin parte-hartzaileak hautatuta, PROGRAMA ekoitzi eta emititzeko.
DATUEN JAKINARAZPENA
Bildutako datu pertsonalak honako hauei jakinarazi ahal izango zaizkie, castingaren barne-kudeaketa administratiboa gauzatzeko eta PROGRAMA ekoizteko: (i) EITB MEDIA SAUri (aurrerantzean, «KATEA»), datuok castingaren helburu berberetarako tratatuko dituena, bai eta programa ekoitzi, editatu eta emititzeko ere; (ii) ikus-entzunezkoen sektoreko hirugarren operadoreei, hala nola beste telebista-kate edo online plataforma eta sare sozial batzuei; (iii) agintari eta administrazio publikoei eta (iv) EKOIZTETXEAREN (https://entidades.grupmediapro.tv) taldeko beste erakunde batzuei.
Hori dela eta, baliteke datuak Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herrialdeetan kokatuta dauden eta babes-maila egokia edo Europakoaren parekoa eskaintzen ez duten hirugarren erakunde edo organismoei jakinaraztea.
DATUAK GORDETZEA
EKOIZTETXEAK eta KATEAK dokumentu honen bidez lagatako ustiatze-eskubideen legezko lagapen-hartzaileak direla frogatzen duen informazioa gorde ahal izango dute, harik eta PROGRAMA jabari publikokoa izan arte, Jabetza Intelektualaren Legek ezarritako epeen arabera. Halaber, grabazioa haien artxibo edo hemeroteketan gorde ahal izango dute, hura zabaldu eta emititzeko denbora-mugarik gabe.
DATUAK TRATATZEKO LEGEZKO OINARRIAK
Hona hemen datuen tratamendua legitimatzen duten oinarriak: (i) erabiltzaileak castingean parte hartzeko baimena betearaztea; (ii) EKOIZTETXEAK eta KATEAK ikus-entzunezko lanak eta edukiak ekoizteko duten legezko interesa eta (iii) bereziki legozkiekeen legezko betebeharrak betetzea, hala nola 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
ESKUBIDEAK BALIATZEA
Parte-hartzaileak bere datu pertsonaletara sartzeko, datu okerrak zuzentzeko edo ezabatzeko (datuak jada beharrezkoak ez direnean) eskatu ahal izango du noiznahi, eta, hala dagokionean, tratamendua mugatzeko edo tratamenduari aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu. Horretarako, EKOIZTETXEAREN Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jarri beharko da, dokumentu honen goiburuan agertzen den helbidean edo, dpd@mediapro.tv helbidean, «ZTANDA» erreferentziarekin eta eskaeraren xehetasunekin. Hala ere, funtsik gabekoak edo gehiegizkoak diren eskaerak ukatu ahal izango dira. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea du.
Parte-hartzaileak hirugarren pertsonen (senideak, bikotea, lagunak, etab.) datu pertsonalak jakinarazten badizkio EKOIZTETXEARI, pertsona horiei aldez aurretik eman beharko die horren berri, baita klausula honetan jasotako alderdien berri ere. Horrez gain, parte-hartzaileak hirugarren pertsona horien baimena lortu beharko du datuak EKOIZTETXEARI eman aurretik, adierazitako helburuetarako eta agiri honetan aurreikusitako baldintza eta helburu berberetarako. Halaber, jakinarazitako datuak aldatuz gero, horren berri emateko erregutzen diogu parte-hartzaileari, datuak une oro eguneratuta izateko.
Data: 2023/08/23
© 2023 K 2000 SAU. Eskubide guztien jabedunak.